XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Illeta-kantak

DOATSU

Doatsu, bai doatsu!.

edo Doatsu biotz garbiak, ikusiko baidute Jainkoa .

edo Au da poza, au poz aundia, ederra baita zuen saria.

edo Doatsu Jaunaren baitan il diran illak.

Doatsu biotz barnez pobreak: Aiena baita zeruetako Erreinua.

Doatsu otzan eta eztiak: Agindutako lurraz baitira jabetuko.

Doatsu negarretan diranak: Gozotasuna izango dute Jaunagandik.

Doatsu zuzen-gose diranak: Oien goseak bere asea izango du.

Doatsu errukior diranak: Ziur baidute lortuko aiek errukia.

Doatsu garbi diran biotzak: Aiek baidute Jaun Zerukoa ikusiko.

Doatsu pake-zale diranak: Beren izena izango dute Jainko-seme.

Doatsu zapalduak diranak: Aiena baita zeruetako Erreinua.

Alaitu eta poztu zaitezte: Ederra baita zuen saria zeruetan.